1. Datu pertsonalen tratamendua 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Fagor Electrónica Koop. E.n lan-eskaintzetan izena ematen duten edo hautagai-zerrenda (aurrerantzean, "Hautagaiak") aurkezten duten guztiei jakinarazten zaie, hautagaiak emandako datu pertsonalak Fagor Electrónica Koop. E.k tratatuko dituela, Fagor Electrónica Koop.E.k eta bere taldeko sozietateek langileak hautatzeko prozesuetan duten parte-hartzea kudeatzeko.

Halaber, jakinarazten dizugu 

  1. Ematen dizkiguzun datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa pribatutasun-politika hau onartzean ematen diguzun onespenean oinarritzen da.
  2. Ez duzu zertan eman behar zure datu pertsonalak, baina hala egin ezean, ezingo duzu Fagor Electrónica Koop. E.n eta/edo bere taldeko sozietateen hautaketa-prozesuetan kontuan hartu eta parte hartu.
  3. Tratamenduaren arduraduna da:
  4. Fagor Electrónica, KOOP. E. (IFZ: F-20027975)
  5. Helbidea: San Andres auzoa z/g 20.500 Arrasate (Gipuzkoa)
  6. Telefonoa: 943 71 25 26
  7. Posta elektronikoa: rrhh@fagorelectronica.es
  8. Fagor Electrónica Koop.E.z gain, gure taldeko sozietateak dira hartzaileak, Giza Baliabideen Saila gure taldean partekatzen baita.
  9. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten.
  10. Datu pertsonalak gordetzeko behar den denbora izango da bildu ziren helburua betetzeko behar den denbora, bi urte baino gehiago izan gabe, eta, ondoren, datuak tratatzearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizunen preskripzio-epean.
  11. Datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, datuen tratamenduari eta eramangarritasunari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, bai eta edozein unetan baimena kentzeko eskubidea ere (horrek ez du eraginik izango datuak kentzeko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean). Horretarako, eskaera helbide elektroniko honetara bidali behar duzu: rrhh@fagorelectronica.es
  12. Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. 
  13. Bakarrik adinez nagusi diren izangaiak

Fagor Electrónica Koop. E.e eskaintzen duen enplegu-zerbitzua. adinez nagusientzat da.Izangaiak onartzen du adinez nagusia dela. Bestela, web gunea berehala uzteko eskatzen diogu hautagaiari. 

  1. Hautagaiaren betebeharrak

 

Hautagaiak ematen dituen datuak egiazkoak eta zehatzak izateko konpromisoa hartzen du, datu horiek eguneratuta edukitzeko, eta Fagor Electrónica Koop. E.ri horien edozein aldaketa jakinarazteko ardura du. Datu horien zehaztasunik ezak hirugarrenei eragin diezazkiekeen ondorio eta kalteetatik salbuesten du hautagaiak Fagor Electrónica Koop. E.. Fagor Electrónica Koop. E.k hautagaien datuak berrikusteko eskubidea du.

Hautagaia Fagor Electrónica Koop. E.ri ematen dizkion hirugarrenen datu pertsonalen arduraduna da. Horretarako, hautagaiak hirugarren horien aldez aurreko eta berariazko baimena lortu beharko du, eta pribatutasun-politika honetan jasotako baldintzen berri eman beharko die. Hautagaiak paragrafo honetan azaldutako betebeharra ez betetzeagatik jasan dezakeen edozein erreklamazio, isun edo zehapenen aurrean Fagor Electrónica Koop. E.ri kalterik ez egiteko betebeharra du. 

Era berean, hautagaiak pribatutasun-politika hau ez betetzeagatik jasan dezakeen edozein erreklamazio, isun edo zehapenen aurrean Fagor Electrónica Koop. E.ri kalterik ez egiteko konpromisoa hartzen du. 

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honetako eduki guztiak, hau da, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta ikus-entzunezko edo soinuzko gainerako edukiak, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak (aurrerantzean, “edukiak”), Fagor Electrónica Koop. E.n jabetza intelektuala dira edo taldeko enpresena, eta ezin izango da ulertu jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen araudiak onartzen dituen ustiapen-eskubideetako bat ere hautagaiari lagatakotzat, enplegu-zerbitzu hau erabiltzeko behar-beharrezkoak direnak izan ezik.

  1. Jabetza intelektuala eta industriala

Marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriak Fagor Electrónica Koop. E.n edo taldeko enpresen titulartasunekoak dira, eta ezin da ulertu enplegu-zerbitzu honetan sartzeak marka, izen komertzial eta/edo ikur bereizgarrien gainean inolako eskubiderik ematen duenik.

 

  1. Tratamenduaren segurtasuna

 

Fagor Electrónica Koop. E.k neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu, egiten duen datu-tratamenduak dakarren arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko.

 

  1. Pribatutasun-politika hau aldatzea

 

Fagor Electrónica Koop. E.k pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea du, etorkizuneko lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara eta industriaren jardunbideetara egokitu ahal izateko. Nolanahi ere, aldaketa horien berri emango diegu hautagaiei posta elektronikoaren bidez.